Currytik pintxopotera

 IMG_0169IMG_0170    IMG_0175

Taarika bizi berri baten atarian elkarrizketu nuen, Pune (India) utzi baino egun bat lehenago, apirilean. Motoan hara eta hona ibili ginen azken enkarguak egin behar zituelako, «Gasteizen ezingo dut hau egin Mari» esan zidan motoan eta kaskorik gabe eguzkitan gindoazela. «Dena errazagoa da Indian, arauak saihestea badago eta horrek askatasuna ematen du». Ilusioa eta beldurra nahasten zitzaizkion orduan «etapa berri bat hasteak asko erakartzen nau, baina nire bizitza guztia hemen uzteak sekulako tristura sortzen dit, negarrez pasa nuen atzo eguna».

Orain, Gasteizen elkarrizketatu dut berriz Taarika, gogorrena Puneko 40º eternalak uztea izan da, hotza pasatzen ari da ordutik eta eguraldira ohitzea kosta egiten zaio. Jendea ere hotzagoa iruditu zaio hemen. Etorri baino lehenagotik zuen susmo hori: «Indian atzerritarrak jainkoak bezala tratatzen ditugu, eta interesa erakusten dugu haiekiko, laguntzeko prest gaude… europarrak serioagoak dira».

Indiara doazen atzerritarrentzat aholkulari lana egiten zuen Punen eta horrela ezagutu zituen euskaldunak, «langileak, abertzaleak eta lagunkoiak iruditu zitzaizkidan». Basko ilustre bat ezagutzeko aukera ere izan zuen Indian zegoela, RPK enpresaren inaugurazioan: Patxi Lopez lehendakaria. «Ez nuen berarekin hitz egiteko aukera askorik izan, ez zuen ingelesez egiten eta, Euskadi ezagutu behar nuela esan zidan eta esan nion: ‘konforme, han nagoenean deituko dizut’». Baina joan da Gasteizetik laguna.

Aitor izan da Taarika Gasteizera etortzearen arrazoia. Indian ezagutu zuten elkar, maitemindu eta Punen elkarrekin bizitzen egon dira hiru urtetan. Abenduan ezkondu ziren han. Ezberdintasun kulturalak erraz gainditu dituzte, «ezagutu ginenerako Aitorrek bazuen gure kulturaren berri, eta ni ere ohituta nengoen kanpotarrekin lanagatik». Zailena ezkontzako gonbidatuen zerrenda egitea izan da, «Indian derrigorra da ezagutzen duzun jende guztia gonbidatzea, nahiko buruhauste izan dugu zerrenda osatzen!».

taarika_ezkontza

Namaste Euskal Herria

 Hemen eta orain, helburu bat du: egunerokoari zentzua ematea. Horretarako, bisa eta burokrazia kontuak itxi behar ditu, gidabaimena atera behar du, ingelerako irakasle izateko ikastaroa amaitu… «Euskara ikasten ere hasi nahi dut, hori argi dut, zure bloga irakurtzeko gai izango naiz laster!». Indian hasi zen lan horretan mugikorreko kxo Taarika_txikiteodemoa aplikazioarekin.

Bestalde, libertimendua. Pintxopotea berria da pikante zalearentzat eta asko gustatu zaio «denetarik probatzeko aukera ematen dit, eta giro ederra egoten da, tabernen kontzeptua asko gustatu zait». Punen ondo ezaguna zen Taarika atzerritarren artean, lanean bai eta festak antolatzen ere bai. «Orain ez naiz facebooken sartzen, pena eta inbidia sartzen zaizkit sorterriko lagunak eta parrandak ikusita». Baina hemen ere topatu du koadrila: amaginarreba eta bere lagunak. Itxura batera zortea izan du Taarikak, Raquelekin alderatuz gero behintzat bai.

Gasteizeko kaleetan

  • Espero zuena: jendea ez dela hemen Indian bezain lasaia, «kalean presaka ibiltzen dira denak eta beti dute egiteko zerbait».
  • Harritu du Taarika arrazismoak, «ez nuen uste baina tamalez batek baino gehiagok gaizki begiratzen dit Gasteizen. Etorkin pakistandarrak ere despistatu egiten ditudala uste dut, begira-begira geratzen zaizkit harrituta, ‘zer ari ote da neska pakistandar hau galtza motzak jantzita?’ Pentsatuz bezala».DSC07951 (1)

1 thoughts on “Currytik pintxopotera

Utzi iruzkina